magistratua
Justizia Administrazioaren funtzionarioa da, eta, zehatzago, probintzietako nahiz lurraldeetako audientzien sala bateko kidea, edota Auzitegi Gorenaren sala bateko kidea.
mailegua
Kontratu horren bitartez, alderdietako batek (eskuarki, finantza-erakundeak) besteari
diru-kopurua ematen dio, eta horrek beregain betebeharra hartzen du, diru hori korrituekin batera itzultzeko.
mailegu(-)emailea
Pertsona fisiko edo juridiko horrek,
mailegu-kontratuan, dirua ematen dio
mailegu-hartzaileari.
Gaztelaniaz, “prestador” baino gehiago, “prestamista” hitza erabiltzen da.
mailegu(-)hartzailea
Pertsona fisiko edo juridiko horrek, mailegu-kontratuan, dirua jasotzen du
mailegu-emailearen eskutik.
manamendu judiziala
Epaitegiak idatziz luzatzen du komunikazio hori, zerbait betearaz dadin agintzeko: enbargoa, Jabetza Erregistroan idatz-oharra egitea, espetxealdia, etab.
mandataria
Horrek, mandatuaren ondorioz, onartzen du, mandatugileak hala aginduta, negozioren bat edo batzuk egitea.
mandatua
Kontratu horren bitartez,
mandatariak bere gain betebeharra hartzen du,
mandatugileak agindu dizkion negozioak kudeatzeko.
Kontratua hitzez egin daiteke, eta, sarri, eskrituretan agertzen da norbait, inoren hitzezko mandataria dela adieraziz; kasu horretan, alderdi guztiak ados egonez gero, agiria eskuetsi ahal izango da, baina nahitaezkoa izango da mandatugileak geroago notarioaren aurrean aurreko eskritura berrestea, agiri horrek ondorio guztiak sor ditzan.
mandatugilea
Horrek,
mandatuaren ondorioz, inori agintzen dio negozioren bat edo batzuk egitea.
matrizea
Eskrituraren edo aktaren jatorrizkoa da; notarioak jatorrizko hori gordetzen du
protokoloan, eta horretatik ateratzen dira kopia guztiak.
Matritzea ez da inoiz ateratzen notarioen bulegotik (protokoloak lekuz aldatzen direnean izan ezik). Horrek esan nahi du matritzea ez dela trafiko juridikoaren objektu izango.
Merkataritza Erregistroa
Erregistro publiko horretan, merkataritzaren gaineko egintzak eta kontratuak inskribatzen dira, enpresaburuei eta sozietateei buruzkoak direnean: sozietate anonimoak nahiz sozietate mugatuak eratzea, kapitala gehitzea, sozietateak desegin eta likidatzea, administratzailea aldatzea, egoitza aldatzea, sozietatearen izena aldatzea etab.
Erregistro hori merkataritzako erregistratzaileen ardurapean dago, eta horiek eta jabetza- -erregistratzaileek kidego bera osatzen dute.
merkataritzako sozietatea
Merkataritzako legeriaren arabera eratutako sozietatea da, merkataritza-helburua duen ala ez kontuan hartu gabe. Halakoak dira, besteak beste, sozietate anonimoak eta sozietate mugatuak.
merkataritzakoa
Merkataritzari, merkataritzako eragiketei eta horretan parte hartzen duten osagaiei dagokiena.
ministerioa
Sistema politikoetan, estatuaren gobernazioa zein sailetan zatitu eta zati horietatik bakoitza.
minuta
Notarioen eta profesional liberalen ordainsariei buruzko kontua.
Legezko agiriaren zirriborroa ere bada; zirriborro horretan, agiriaren oinarrizko zatiak idazten dira, gero horiek kopiatzeko eta beharrezkoak diren formalitateekin osorik idazteko. Sarritan, eskritura edo akta sinatu baino lehenago, minuta edo zirriborroa ikustea eskatzen da, bereziki, eragiketak korapilatsuak direnean.
mortis causa dohaintza
Dohaintza horrek eragingarritasuna du, bakar-bakarrik, dohaintza egin duena hil eta gero; mortis causa dohaintza ezeztagarria da eta testamentuko xedapenen erregelak aplikatzen zaizkio.
mortis causa oinordetza
Gertaera juridiko horretan, norbaitek, hiltzean, bere ondasun, eskubide eta betebeharrak eskualdatzen dizkie oinordekoei, oinordeko horiek jaraunsle izan nahiz legatu-hartzaile izan.